Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Erreportajea] Bakardadea alboratzeko elkar eragina partekatu dute

Jaizkibel konpainiak bidelagun izandako Kattalin Miner, Itziar Ituño, eta Garbiñe Biurrun elkarrizketatu ditu ‘Aurrera egin badugu’ dokumentalean. Borroka ezberdinen arteko eragina islatu dute.

Garbiñe Biurrunek eta Arantxa Urretabizkaiak ere parte hartu dute ikus-entzunezkoan [Irudia: J.R.Poveda]. Garbiñe Biurrunek eta Arantxa Urretabizkaiak ere parte hartu dute ikus-entzunezkoan [Irudia: J.R.Poveda].
Rebeka Ruiz
Hondarribia
2021/02/26

Jaizkibel konpainiaren ibilbideak milaka herritarren bizitzetan eragin du, ez soilik Hondarribian eta Behe Bidasoa eskualdean, Euskal Herrian baizik. Hondarribiko jaietako konpainia parekide bakarrak aurrera urratsak egin ahala, kontzientziak piztu eta gizartearen iritzi aldaketa bultzatu du, poliki, mantso. Aurrera emandako pausoak arinak izan ez diren arren, ez dira noraezean eman, eraldaketarantz baizik. Eta bide hori, maiz, bakardadean egiten dutela sentitu dute bultzatzaileek.

Errealitatea oso bestelakoa dela islatu dute konpainia parekideko kideek, hala ere, Aurrera egin badugu dokumentalean. «Jaizkibelek inguruan dituen bestelako aliatu eta lagun feministei entzun nahi izan die gure bidea, beste askok, beste hainbat tokitan, hartu dutenaren paraleloa dela ikusten dugulako», azaldu du Oihana Etxebarrieta Jaizkibel konpainiako kapitainak. Bide horiek «elkar topatzen eta elkar eragiten» dutela iritzi dio: «Tolosan edo Donostian zer gertatu den jakitea, eta esparru profesionalean zer nolako ibilbideak egin dituzten ezagutzea, non gauden baloratzeko baliagarria izan zitekeela iruditu zitzaigun».

Ildo horretan, Jaizkibelgo Jaime Altunak, Arantxa Urretabizkaiak eta Etxebarrietak berak, konpainiak bidelagun izan dituen Kattalin Miner, Garbiñe Biurrun eta Itziar Ituño elkarrizketatu dituzte, hurrenez hurren. «Feminismoan eta borroka feministan haientzako mugarriak zeintzuk izan diren azaldu dute. Jaizkibelek haien bizitza pertsonal, profesional eta militantean nola eragin dien, eta aldi berean, nola eragin diguten jaso nahi izan da solasaldietan», adierazi du Etxebarrietak.

«Horrez gain, Jaizkibeli gertatzen zaiona gizarte patriarkal baten ondorio dela ikusarazi nahi izan dugu», jarraitu du hondarribiarrak, «ez dela zerbait berezia, nahiz eta argi dago bere berezitasunak eta espezifikotasunak dituela, baina bizitza eta borroka luze bat partekatzen du beste askorekin».

Martxoaren 5ean estreinatuko dute ikus-entzunezkoa Itsas Etxean, 19:00etan. Sarrerak agortu dira jada, nahiz eta leihatilan gutxi batzuk banatuko diren. Hendaiako Danborradak iaz jaso beharreko Hondarribia Berdintasun Hiria saria ere banatuko dute

Erlazionatutako edukia[Estreinaldia] ‘Aurrera egin badugu’
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.