Bidasoko herrietako tasak, 200dik jaisteko bidean
Atzo, Irunen koronabirusagatik bi kutsatu gehiago izan ziren, eta hiru Hondarribian. Bi herrietako tasak 200dik jaisteko zorian daude.
Azken egunetan Bidasoan atzeman diren COVID-19 kasuak, joan den asteko datuekin alderatuz, nabarmen hobera egin dute. Oraindik orain badaude kutsatuak Irunen eta Hondarribian, baina horien kopurua nabarmen apaldu da. Horrek eragin du bi herrietako 100.000 biztanleko tasak 200dik hurbil izateraino jaistea.
Atzo Osasun Sailak bildu zituen datuen arabera, Irunen koronabirusagatik bi positibo gehiago atzeman ziren, eta hiru Hondarribian. Bi herrien artean bost, beraz.
Goiko grafikoan, bi herrien tasen bilakaera ikus daiteke, 2021eko datuekin, eta asteroko maiztasunarekin.