Kostako errepidea Amuterantz zabaldu dute
Orain dela hilabete pasatxo lursail pribatu batean izandako luizia garbitu dute udal zerbitzuek. Lanak bukatuta, Amuterantz doan erreia erabilgarri dago berriro.
Kostako errepidea Amuteko norabidean berriro zabaldu du Hondarribiko Udalak. Jabetza pribatu batean izandako luiziak arriskua eragiten zuela-eta errei bat itxi behar izan zuten udal zerbitzuek. Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzu zinegotziak lursailaren jabeak bere gain hartuko zuela kostua adierazi du aste honetan.
Hala ere, Amute-Kosta Auzo Elkarteak uneotan pilatutako obra kopuruak eragina izan dezakeela azkenaldiko luizietan adierazi zuen hil honen erdialdean. Hori dela eta, arkitektoarekin bilera eskaria erregistratu zuen elkarteak, «ezbeharren» bat gertatuko balitz, ardurak zeini dagozkion argitzeko.