Erlaitzen ezingo da barbakoarik egin
Udalaren arabera, oraindik sute berriak pizteko arriskua dago Erlaitz inguruan, horregatik erregailuak prezintatu dituzte jada.
Asteburuko sutearen ostean, Irungo Udalak Erlaitz mendian barbakoa egitea debekatu berri du. Udaleko iturrien arabera, oraindik suteak pizteko arriskua dago Erlaitz inguruan, horregatik hartu dute erabakia.
Hala, dagoeneko mendian aurki daitezken erregailuak prezintatu dituzte dagoeneko.