'Aho Uhal' azken lana aurkeztuko du Olatz Salvadorrek Irunen
Igandean (hilak 28) abeslari donostiarrak kontzertua eskainiko du Amaia Kultur Zentroan. Sarrerak dagoeneko salgai daude, 7,50 euroan.
Datorren igande honetan (hilak 28) Olatz Salvador abeslari donostiarra Amaia Kultur Zentroko oholtza gainera igoko da, bere bandarekin batera. Aho Uhal azken lana aurkeztuko du Irunen, 19:00etatik aurrera. Sarrerak esteka honetan eskura daitezke jada, 7,50 euroan.
Irunen aurkeztuko duen azken lana Haritz Harreguy estudioan grabatu du donostiarrak, eta Pablo Novoa musikariaren laguntzaz gain, luxuzko kolaboratzaileak izan ditu alboan diskoa ekoizteko: Alaia Martin, Ane Labaka, Rozalen edo Idoia Asurmendi, besteak beste.
Salvadorrekin batera, Ander Zulaika (bateria jotzailea), Jagoba Salvador (baxua) eta Mattin Saldias (gitarra) ariko dira Irungo emanaldian.