Bihar bilduko da Hondarribiko Udalbatza
Denera hamabi puntu aztertuko ditu udalbatzak. Gabonen aurretik egin zuen udalak azken ohiko osoko-bilkura.
2021. urteko ohiko lehen osoko-bilkura egingo du Hondarribiko Udalbatzak bihar arratsaldean (18:00). Gabonen aurretik burutu zuten azkena, nahiz eta plan orokorraren (HAPO) aurkako laugarren epaiari kasazio-errekurtsoa aurkezteko ezohiko bilkura egin zuten urtarrilean. Udalak jakinarazi duenez, ondokoa izango da eguneko gai ordena:
- 2020ko ekainaren 18ko eta uztailaren 23ko bilkuretako akten irakurketa eta onarpena, bidezkoa bada.
- Ordaintzeko batezbesteko epeari eta merkataritza operazioetan dagoen berankortasunari buruzko 2020ko 4. hiruhilekoaren hiruhileko informazioaren berri ematea.
- Aurrekontuaren exekuzioari buruzko 2020ko 4. hiruhilekoaren hiruhileko informazioaren berri ematea.
- 2019ko ekitaldiari dagozkion Udalaren eta bere menpeko entitateen auditoretza txostenen berri ematea.
- Jabari publikoaren erabilpen pribatibo edo aprobetxamendu bereziaren gaineko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala aldatzeko proposamena.
- Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren prezio publikoa arautzen duen ordenantza onartzeko proposamena.
- Hondarribiko udalerrian lorezaintza zerbitzua prozedura irekiaren bidez esleitzeko espedienteari dagozkion klausula administratiboen eta preskripzio teknikoen pleguak onartzeko proposamena.
- Posta bulegoko plazari Martxoak 8 izena jartzeko proposamena.
- Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren kontratazio plegua onartzeko proposamena
- Langile baten jarduera pribatuaren bateragarritasuna aitortzeari buruz.
- 2020ko 2698. zenbakitik 2874. zenbakira eta 2021eko 1go zenbakitik 412. zenbakira bitarteko Alkate Dekretuen berri ematea.
- Erregu eta galderak.