Kandido Saseta erail zutela 84 urte betetzen dira gaur
1937ko otsailaren 23an Asturiasen erail zuten frankistek. Hilketa gogoratu du Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak.
Kandido Saseta Eusko Gudarosteko komandante hondarribiarraren heriotza gogoratu du Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak. 1937ko otsailaren 23an tiroz erail zuten frankistek, Asturiasko Areces udalerrian. Hilketaren 84. urteurrenean haren hilobia bisitatu dute elkartekideek.
Memoria elkarteak gogorarazi duenez, «eraso gogorra» jaso zuten Sasetaren gidaritzapean borrokatzen ari ziren tropek egun hartan Faxisten aurka borrokatzen ari ziren ehun bat lagun Euskaldunen zelaia izenez ezagututako eremuan lurperatu zituzten; Saseta, aldiz, «Areceseko etxe nagusitik 500 metrora, bide bazterrean».
Hamarkadetan zehar haien guztien gorpuak desagertutzat eman ziren, Sasetaren Aldeko Taldeak 2008an ikerketa abiatu zuen arte. Lekukoen adierazpenetan oinarrituta, hondarribiarra lurperatu zuten eremua identifikatu zuten, baita haren gorpuzkiak aurkitu ere. 2008an itzuli zen etxera Saseta.