Igandean bukatuko da tokiko merkataritza sustatzeko bonu kanpaina
Kanpaina «oso positiboa» izaten ari dela adierazi du Maria Serrano zinegotziak, eta azken egunetan parte hartzera deitu ditu hondarribiarrak.
Herriko saltokietan kontsumoa sustatzeko helburuarekin abiatutako bonu kanpaina igandean bukatuko dela gogorarazi du Hondarribiko Udalak. Hori dela eta, hilaren 28ra bitartean parte hartzera deitu dituzte hondarribiarrak.
Maria Serrano Merkataritza eta Sustapen Ekonomikorako zinegotziak kanpaina «oso positiboa» izaten ari dela nabarmendu du. Merkatariek bere aldetik ere balorazio «ona» egin dutela adierazi du. «ihar bertan merkatariekin elkartzeko asmoa dugu, eta datorren astean kanpaina amaituta emango ditugu xehetasun gehiago gehitu du.
Interesa duten lagunek berrogei dendetan bonuak erabiltzeko aukera izango dute. 30 euroren truke 10 euroko deskontua izango dute unean bertan.