Martxan da Lannahi programaren hirugarren txanda
Langabezia egoeran dauden irundarrek euskara debalde ikasteko aukera izango dute aurten ere. Martxoaren 11a da izena emateko azken eguna.
Irungo Udal Euskaltegiak dena prest du Lannahi programaren hirugarren txandarako. Beraz, langabezia egoeran dauden herritarrek euskara debalde ikasteko aukera izango dute aurten ere. Martxoaren 1etik 11ra bitarte eman beharko da izena, eta ikastaroa aldiz, apirilaren 12an hasiko dute.
Ikastaroak hasiera batean aurrez aurrekoak eta urritikoak izango direla aurreratu dute, osasun egoera dela eta. Hala, ikasle kopuruaren arabera beharrezko egokitzapenak egingo dituzte.
Interesdunek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte: Lanbiden lan eskaintza bezala inskribatuta egotea eta langabezian egotea, edo lanean egonda ere jardunak lanaldiaren %50a ez gainditzea.
Izen emateak HAZ bulegoaren bitartez egin beharko dira, egunero, 08:00etatik 22:00etar.