Kostako errepideko luizia garbitzen hasi da udala
Lursail pribatu batean gertatu zen lur irristatzeak errepidean arriskua eragiten zuen. Udalak ekin die garbiketa lanei azkenean.
Urtarrilaren 22an eman zuen Hondarribiko Udalak Kostako errepidean izandako luiziaren berri. Lur irristatzea jabetza pribatu batean gertatu zen, baina errepidean eragindako arriskua medio geroztik itxita dago Amuterantz doan erreia. Lanak bukatuta bi norabideetan zirkulatu ahalko da berriz ere.
Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzu zinegotziak adierazi duenez, «orain egiten ari den lana ondoren lur jabeek bere gain hartuko dute ekonomikoki, egin beharreko urrats administratiboak egin ondoren».
Hilaren 8an ezagutarazi zuen Amute-Kosta Auzo Elkarteak inguruan garatzen ari diren obra kopurua medio luiziak eta bestelako arazoak suertatzen ari zirela. Bertan ikus daiteke bizilagunen elkarteak helarazitako argazki galeria.