Ia 50 isun azken astean Irunen
47 zigor espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak Irunen, hilaren 15etik 21era bitarte.
Irungo Udalak astelehenero emandako datuen arabera, azken astean (hilaren 15etik 21era), ia 50 lagun isundu ditu Udaltzaingoak Irunen, COVID-19aren pandemiarekin lotutako osasun neurriak ez errespetatzeagatik. Zehazki, 47 isun espediente izan dira
Isun gehienak zirkulazio askatasunarekin, ordutegiarekin edo lagun talde kopuruarekin lotutakoak izan dira (39 guztira); beste sei lagun isundu dituzte musukoa ez eramateagatik, eta azkenik, bi akta zabaldu dituzte kalean alkohola edateagatik.