COVID-19aren tasek beherantz jarraitzen dute Bidasoan
Asteburu osoan (ostiraletik igandera) orotara zazpi kutsatu gehiago atzeman dituzte Hondarribian, eta beste hamabi Irunen.
Beheranzko bidean dira, beste behin. COVID-19aren eragina markatzen duten tasak. Irunen batez ere nabarmen egin du behera tasa horrek, asteburuan (ostiraletik igandera) hamabi positibo atzeman direlako bertan (zazpi ostiralean, zero larunbatean eta bost igandean). Hondarribian, berriz, ostiralean lau kutsatu gehiagoren berri izan zuten osasun zerbitzuek, bakarra larunbatean, eta beste bi igandean.
Datu horiekin, horrela daude Irungo eta Hondarribiko 100.000 biztanleko tasak:
- Irun: 322 (ostegunean 418).
- Hondarribia: 364 (ostegunean 294).
Osasun Sailak datu horiek eta beste asko eman ditu gaur. Horien berri izateko joan haien webgunera.