100 urtetik gorako herritarrak txertatzen hasiko dira eskualdean
Bidasoko ESI jada ari da pazienteei hitzordua ematen. Irungo Erdiguneko Osasun Zentroa lehenetsiko dute txertaketarako.
Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuak (Bidasoa ESI) aurreratu duenez, aste honetan hasiko dira COVID-19aren aurkako txertaketarekin Bidasoan. 100 urtetik gorakoak txertatzen hasiko dira, Osasun Publikoak zehaztutako lehentasun irizpideei jarraituz.
Azaldu dutenez, Bidasoko ESI jada ari da pazienteei hitzordua ematen. Behin hitzordu hori emanda, osasun zentroa jarriko da pazienteekin harremanetan, data eta ordua zehazteko. Ospitaletik nabarmendu dutenez, ez da osasun zentroetara deitu behar hitzordua eskatzeko, haiek jarriko baitira harremanetan zuzenean pazienteekin.
Ahal duten neurrian txertaketa Irungo Erdialdeko Osasun Zentroan egingo dutela zehaztu dute Bidasoa ESItik, dosiek manipulazio delikatua eskatzen baitute, eta gune hori egokiena dela erabaki dute.