Desagertutako gizonaren bilaketa lanei heldu diete berriro
Asteartean desagertu zen 67 urteko irundarra Higerreko farolaren inguruan; atzo ekin zieten larrialdi zerbitzuei bilaketa lanei.
Desagertutako gizonaren bilaketa lanei heldu diete berriz ere Gipuzkoako Gurutze Gorriak eta Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Zerbitzuak. Atzo hasi ziren 67 urteko irundarra bilatzen, senideek bezperan etxera itzuli ez zela ohartarazi ostean. Higer itsasargiaren ingurua miatzen ari dira haren bila.