Gizon baten bila ari dira Hondarribiko kostaldean
Desagertuta dagoena 67 urteko gizona da, Irungoa. Atzo jakinarazi zuen haren familiak desagertu egin zela, ez zelako etxebizitzara itzuli.
Hondarribiko kostaldean 67 urteko Irungo gizon baten bila ari direla jakinarazi dute Eusko Jaurlaritzako larrialdi zerbitzuek. Lurretik, airez eta itsasoz ari dira bilaketarekin Ertzaintza eta Gurutze Gorria.
Desagertutakoaren familiak atzo ohartarazi zituen larrialdi zerbitzuak, gizona ez baitzen etxera itzuli. Gaur abiarazi dute bilaketa.