Burdinbidearen gaineko hamabigarren jaialdiak Ficoba hartuko du
Pandemiagatik aurtengoa Ficobara eramatea erabaki dute antolatzaileek. Gehienez 96 lagun bertaratu ahal izango dira.
Ficobak hartuko du Burdinbidearen gaineko hamabigarren jardunaldia. Pandemiagatik erakustazokara eramatea erabaki dutela azaldu dute gaur Jose Antonio Santano alkateak eta Hiritar Foruko Jose Felix Coladok. Martxoaren 4an izango da jardunaldia, eta bikoteak aurreratu dutenez, erabat segurua izango da bertaratzea, osasun neurri zorrotzak hartuko baitituzte. Gehienez 96 lagun bertaratu ahal izango dira, beraz, aldez aurretik izena eman beharko da, helbide honetara idatziz.
9:00etan hasiko dute jardunaldia, Ficobako auditorioan, Jose Antonio Santano Via Irun proiektuaren gainean egingo duen hitzaldiarekin. Ondoren, bestelako erakundeen ordezkarien txanda izango da, tartean, aldundiko eta jaurlaritzakoak. Arratsaldean aldiz, adituen txanda helduko da. Javier Dahl, Mar Rivas, Arturo Revenga eta Pau Filella ariko dira.
Bertaratzeko aukerarik ez dutenek streaming bidez jardunaldia jarraitu ahal izango dute, udalak eskuragarri jarriko duen esteka baten bitartez.