Amiantoagatik hildako Felix Vazquez langile ohiaren senideek auzitegietara jo dute
2019an amiantoagatik zendutako Felix Vazquez CAFeko langile ohiaren senideek kalte ordaina exijituko dute ostiraleko epaiketan.
2019an amiantoagatik zendutako Felix Vazquez Irungo CAFeko langile ohiaren senideek auzitegietara jo dute. Ostiralean izango da epaiketa, Donostiako epaitegian. Bertan, kalte ordaina eskatuko dute senideek.
2017an gaixotasun profesionala aitortu zioten Vazquezi, eta urte hartako irailean CAF zigortua izan zen, beharrezko segurtasun neurriak ez hartzeagatik. 2019an hil zen.
Epaiketaren atarian, Vazquezen langile ohiek babesa adierazi diete senideei. Astelehenean lantokiaren kanpoaldean bildu ziren, Amiantoak hiltzen du lemapean.