Ultraeskuindarren kontra dozenaka antifaxista bildu dira Behobiako zubian
Migranteen kontra Hendaiako Ressemblement National alderdi ultra eskuindarrak antolatutako mobilizazioari kontra egin diote dozenaka herritarrek. «Alde hemendik utzi bakean» eta «Faxistak kanpora» oihuak nagusitu dira goizean.
Dozenaka herritar bildu dira gaur Irun eta Hendaia arteko Behobia zubian, Hendaian eskuin muturreko Batasun Nazionalak bertan migranteen kontra antolatutako elkarretaratzearen kontra. Hamabost bat ultraeskuindar bertaratu dira, eta poliziaren kordoiaren beste aldean, banderaz josita dozenaka antifaxista bildu dira, ‘Euskal Herria antifaxista’, ‘Euskal Herrian mugarik ez’ eta ‘Errefuxiatuak ongi etorri’ leloen atzean.
‘Alde hemendik utzi bakean’ eta ‘Faxistak kanpora!’ oihuak nagusitu dira goizetik. Tentsio uneak izan dira, bereziki alderdiko kideek migranteen kontrako pankarta bat atera dutenean, baita bertatik alde egin dutenean ere.
BERRIako kazetari Ekhi Erremundegik goizekoaren jarraipena egin du Twitter bidez. Hemen Behobiako zubian jasotakoa: