Teresa Errandoneak Europako Torun Txapelketarako minimoa eskuratu du
Genten (Belgika) jokatutako meetingean azkarrena izan da. 8,13 segundoko marka ezarrita, Europako txapelketarako txartela eskuratu du.
Belgikan (Gent hirian) izan da asteburu honetan Bidasoa Atletiko Taldeko (BAT) Teresa Errandonea, bertan jokatutako meetingean oso fin aritu da. Aurreko asteburu eroaren ostean, honetan zorionez albiste onak ekarri ditu Bidasora, Tokioko Olinpiar Jokoak gero eta gertuago ikusten ditu. Izan ere, Europa Torun Txapelketarako minimoa eskuratu du irundarrak, asteburuko txapelketan gailendu ostean: 8,13 segundoko marka ezarri zuen.