Larunbatean itxiko dute Martxoak 8ko kartel lehiaketan parte hartzeko epea
Emakumeen Nazioarteko Egunerako irudi «esanguratsua» lortu nahi dute Emeki elkarteak eta Hondarribiko Udalak.
Martxoak 8ko kartel lehiaketan parte hartzeko azken eguna hilaren 20a, larunbata, izango dela gogorarazi du Hondarribiko Udalak. Emeki elkartearekin batera egin du deialdia, eta Emakumeen Nazioarteko Egunari begira irudi «esanguratsua» lortzea da helburua. Parte hartzeko interesa duten lagunek ondoko estekara jo dezakete lehiaketaren oinarriak ezagutzeko.