Barazki otarreak Internet bidez eskatzeko aukera zabaldu dute
Azokako ekoizleek eta udalak elkarlanean abiarazi dute dinamika. Internet bidez egin daitezke astero eskariak, 15 euroren truke.
Baserritar produktuen azokako ekoizleek eta Hondarribiko Udalak barazki otarreak online eskatzeko aukera abiatu dute. Astero egin daitezke eskariak, 15 euroren truke. Botika baserriak San Pedro kaleko larunbateko azokan duen postuan jaso daitezke saskiak. Merkatua bertan behera geratuko balitz, Sokoako Garua artisau okindegitik pasa beharko dira eskatzaileak.
Juan Luiz Silanes Ingurumen zinegotziak azaldu duenez, negu gorrian otarreak biltzen duena ondokoa da: «Porru sorta, zerba sorta, txikitutako barazki poltsa (azenarioa, porruak, etab.), ogi zuria, lore sorta eta eskarola, letxuga eta perrexil. Saskiaren edukia aldatzen joango da urtea eta baserriko produktuen sasoia aurrera joan ahala».