Hilaren 19an egingo dute bigarren eskuko etxebizitza publikoen eskatzaileen zerrenda erabakitzeko zozketa
Bizikidetza unitateen arteko zerrendaren ordena erabakiko da zozketan. Bigarren transmisioko etxebizitza publikoak esleitzeko prozedura da.
Hondarribiko Udalak jakinarazi duenez, bigarren eskualdaketako etxebizitza publikoen eskaeragile erregistroan izena emanda daudenen bizikidetza unitateen araberako zozketak badu data berria: hilaren 19an, 12:00etan. Notario aurrean egingo da zozketa, udaletxeko areto nagusian. Hasiera batean hilaren 5ean egitekoa zen zozketa, baina azken orduan bertan behera utzi zuten arduradunek.
Udalak argitu duenez, ez dira babes ofizialeko etxebizitzak zozkatuko, eskatzaileen hurrenkera erabakiko dela baizik. Aurrerantzean, udalak bigarren eskuko etxebizitza publikorik jasoko balu, zerrenda horren arabera esleituko litzateke.