Elkarte gastronomikoei zaborraren eta uraren gaineko tasak barkatzea galdegin du PSE-EEk
Izurriari aurre egiteko hartutako neurriak bete dituztela argudiatuta, ireki ezin izan duten denboran zehar tasarik ez ordaintzea galdegin dio Alvarezek Txinzerri.
COVID-19 gaitzaren eraginez ateak itxita mantendu behar izan dituzten elkarte gastronomikoei zabor bilketaren eta uraren gaineko tasak barkatzea galdegin dio PSE-EEren Iosu Alvarez bozeramaileak Txingudiko Zerbitzuak-i (Txinzer). Politikariak iritzi dionez, «elkarteetan kontsumo jarduerarik aurrera eramatea ezinezkoa denez, elkarteen mantenurako beharrezkoak dituzten baliabide ekonomikoen xahutzea suposatzen du» faktura horiei aurre egitea.