Mauritaniari buruzko proiekzioa eskainiko da ostegun honetako "Zure abenturaren bila" saioan
Fernando Odriozolak hasiko du denboraldi berria Mauritaniari buruzko ikus-entzunezkoarekin.
Mauritania Afrikako ipar-mendebaldean dagoen herrialdea da. Urrea, gatza eta esklaboak salerosten zituzten karabana handien igarolekua izandakoa. Bertako desertuan, badira oraindik ere erdi lurperatuta gizateriaren ondare diren hiriak eta oso antzinako eskuizkribuak gordetzen dituzten liburutegiak.
Herrialde honen historia jorratuz hasiko da berriz ere “Zure abenturaren bila” ikus-entzunezko zikloa. Fernando Odriozola egileak aurkeztuko du programaren kapitulu berri hau ostegunean, hilak 11, arratsaldeko 19:30ean. Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoan izango da proiekzioa.