Txingudi berreskuratzeko jaurlaritzak aurreikusitako inbertsioa «itxaropenez» jaso dute Bidasoaldeko Lagunek
Euskadi Next Generation planaren barruan Txingudi eremuaren irisgarritasuna hobetzeko onartutakoa «urte gehiegiz beharrezkoa zen zeregina» dela uste dute.
Euskadi Next Generation planaren barruan Txingudi eremuaren irisgarritasuna berreskuratzeko Eusko Jaurlaritzak aurreikusitako 27,2 milioi euroko inbertsioaren gaineko irakurketa egin berri dute Bidasoaldeko Lagunak taldeko kideek. Albistea «itxaropen pittin batekin» jaso du taldeak, «orain dela urte gehiegitik beharrezkoa zen zeregina» delako haien hitzetan.
Halere, jaurlaritzak aurreratutakoaren atzean «hitz polit batzuk baino gehiago edo garbiketa berde» bat egon daitekeela salatu dute. Zentzu horretan, kezka agertu dute, albisteak ez baitu jaso proiektua aurrera ateratzean ez bada jaurlaritzak eremua berreskuratzeko beharrezko lanak egingo dituela, Europar Batasunarekin aspaldi hitzartutako betebeharrei erantzunez.