Hil hasieratik ia 80 lagun isundu ditu udaltzaingoak hirian
77 isun espediente zabaldu dituzte azken astean, COVID-19aren pandemiari aurre egiteko erakundeek ezarritako neurriak ez betetzeagatik.
Irungo Udalak astelehenero emandako datuei erreparatuta, hilaren 1etik 7ra bitarte 77 isun espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak Irunen, COVID-19aren pandemiari aurre egiteko erakundeek ezarritako neurriak ez betetzeagatik.
Gehienak (51 akta) zirkulazio askatasuna, ordutegia edo gehienezko talde kopuruak ez errespetatzeagatik zabaldu dituzte; beste hamar isun musukoa ez erabiltzeagatik izan dira; bost lagun isundu dituzte ostalaritzako ordutegia ez errespetatzeagatik eta azkenik 11 akta zabaldu dituzte, kalean alkohola edatea leporatuta.
Era berean, hiru bizilagunek isun bana jaso dute, etxebizitzetan soinua egiteagatik.