Azken minutuan berdindu du partida Bidasoak
Bidasoa eskubaloi taldeak ezin izan zuen atzo (hilak 7) Frogorificos Morrazo taldea menderatu. Puntu batekin itzuli dira Irunera (27-27).

Bidasoa eskubaloi taldeak ezin izan zuen atzo (hilak 7) Frogorificos Morrazo taldea menderatu. Berdinketarekin konformatu beharko dira jokalariak, 27-27 izan baitzen amaierako emaitza, Asobal ligako 19. neurketan. Halere, azken momentura arte borrokatutako puntua izan zen, azken minutuan berdintzea lortu baitzuen talde irundarrak.
Defentsan neurkera sendoa jokatu zuen Bidasoak, horren adibide da lehen bost minutuetan galiziarrek ez zutela golik eskuratu. Partida berdindua izan zen bi zatitan, eta bereziki Kauldi Odriozola eta Jon Azkueren golek arnasteko aukera eman zien jokalariei.
Eskuratutako puntu honekin, ligako bigarren postuan jarraitzen du Bidasoak, 29 punturekin. Hurrengo zita etxetik kanpo dute, Fertiberia Puerto Saguntoren aurka (larunbatean, 17:00etan).
Fitxa teknikoa
Sierra, Crowley (2), Racotea, Odriozola (6), Salinas (5, 1 p.), De la Salud (4, 1 p.), Tesoriere; Ledo, Cavero (1), Zabala, Aginagalde, Serrano (3), Azkue (5, 1 p.), Bonanno (1).