"Ankerkeria" gelditzeko eskatu diote Auzitegi Nazionalari

Hamarnaka lagun elkartu dira eguerdian, lau urteko espetxe zigorra ezarri dieten arabarrei elkartasuna adieraztera.

aitor zelaia galder barbado Galder Barbado eta Aitor Zelaiari elkartasuna adieraz diete [Arg.: @sortuirun].

Espainiako Auzitegi Nazionalak Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazte arabarrei lau urteko espetxe zigorra ezarri die aste honetan bertan, lehergaiak egiteko materiala egotzita.

Erabaki hori salatzeko, elkarretaratzea egin dute San Juan Arria plazan, Orain inoiz baino gehiago: Ankerkeria stop. Aitor eta Galder aske lelopean. 80 bat lagun elkartu dira bertan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.