Bertan behera geratu da bigarren eskuko etxebizitzen eskatzaileen zerrenda osatzeko zozketa
Hondarribiko Udalak gaur goizean jakinarazi duenez, bihar ez da bigarren eskualdaketako babestutako etxebizitzen eskatzaileen arteko zozketarik egingo azkenean.
Hondarribiko Udalak gaur goizean ezagutarazi duenez, bertan behera geratu da bihar egitekoa zen bigarren eskualdaketako babes ofizialeko etxebizitzen eskatzaileen zerrenda erabakitzeko zozketa. Bizikidetza unitateen araberako hurrenkera notario aurrean zozkatu behar zuen bihar udal erakundeak, ez etxebizitzak, baina azkenean ez dela egingo adierazi dute, azalpen gehiagorik gabe. Erantsi dutenez, aurrerago jakinaraziko dute data berria.