Bigarren itzulia behar bezala hasteko, bi puntu poltsikora
Abanca Ademar taldea gailendu zuen atzo CD Bidasoak, 27-33 mendean hartu ostean. Asobal ligako bigarren postuan jarraitzen dute irundarrek.

Atsedenaldi baten ostean, bueltan da lehen mailako eskubaloia. Sacyr ASOBAL Ligako bigarren itzuliko lehen jardunaldia jokatu zuen atzo CD Bidasoa eskubaloi taldeak Leongo Palacio de los Deportes pabiloian, Abanca Ademar taldearen aurka garaipen garrantzitsua eskuratuz. Bi puntu hauekin, Asobal ligako bigarren postuan jarraitzen dute irundarrek (28 punturekin), lehenengo sailkatutik 8 puntura, eta hirugarrenetik 4ra.
27-33 mendean hartu zuten Leongo taldea, hasieratik partida irundarren aldekoa izan zen, eta minutuak pasa ahala euren nagusitasuna agerian geratu zen.
Kauldi Odriozola izan zen beste behin neurketako izarra, 11 gol eskuratu baitzituen. Taldeak lehen hamar minutuetan sartutako 11 goletatik 4 hark egin zituen. Bigarren goleatzaile gorena aldiz, Jon Azkue izan zen.
Bigarren zatia ere Bidasoak gidatu zuen, arazo handirik gabe. Esaterako, 42. minututik 52. minutura ez zuen golik jaso.
Hurrengo norgehiagoka larunbatean izango du Bidasoak, Artalekun, Frigorificos Morrazo taldearen aurka (18:30ean).
Fitxa teknikoa: 33 – Bidasoa Irun (20+13): Ledo, Crowley (1), Odriozola (11, 1 p.), Julen (4, 1 p.), Salinas (4), De la Salud (6), Azkue (6); Sierra, Cavero, Racotea (1), Zabala, Serrano, Tesoriere, Bonanno, Furundarena eta Gey-Emparan.