Udalaren orrialdeak %7,28 bisita gehiago eduki zituen 2020ean
Udal orrialdearen eta udal zerbitzu elektronikoen erabilerari buruzko txostena irakurri du gaur Monica Martinez udal ordezkariak.
Informazioaren Gizarte, Herritarren Parte-Hartzea eta Auzoetarako sailak, Internet bidez iaz egindako udal zerbitzuen jardueren txostena aurkeztu du gaur. Guztira, udalaren orrialdeak %7,28 bisita gehiago eduki zituen 2020ean, egunean 3.367 zehazki.
Pandemia egoerak izapidetze elektronikoak handiagotu dituela esan du Monica Martinez zinegotziak. Bere esanetan, lotura zuzena du Irun Txartela hiritar gehiagok eskuratu izanak “ia 40.000 irundarrek eskuratu dute”.
Ondoren, hainbat estatistika aurkeztu ditu orrialdearen erabilpenari dagokionez. Udal Artxibategiak izan du igoera nabarmenena, gehien erabiltzen direnen zerrendan zazpigarren postuan egotetik, hirugarren lekura igaro da. Aldiz, kultura atalak eduki du jaitsiera handiena, bigarren postutik zazpigarrenera pasa da.
Laster orrialdea berrituta aurkeztuko dutela aurreratu du Martinezek.