EAJren eta Ertzaintzaren aurkako pintaketak agertu dira Alde Zaharrean
Bart gauean egin dituzte ‘Alde hemendik’, ‘Borroka hasi da’, ‘Gazteek ez dute barkatuko’... zioten pintaketak. Eguerdirako garbitu dituzte.
Ertzaintzaren eta EAJren aurkako mezuak margotu dituzte bart Hondarribiko Alde Zaharrean. Akatsak nabariak diren arren, ondoko esaldiekin bete dituzte hiribilduko hainbat txoko: ‘Alde hemendik’, ‘Borroka hasi da’, ‘Gazteek ez dute barkatuko’… Eguerdi aldean horiek guztiak garbiak zeuden HITZA-k jakin duenez.