Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza udal taldeak aurrekontuen zirriborro bat proposatu du
Aurreko urtean hitzartutako aurrekontuei luzapena ematea proposatu du udal taldeak, baita partida berriak sartzea ere.
Gaur udal gobernua osatzen duen Elkarrekin Podemos Ezker Anitzak aurrekontuen zirriborroa aurkeztu du, beraien funtsezko helburua aurrekontu hedakorrak proposatzea dela aditzera emanez.
Egun udal gobernua osatzen egoteak, proposamenean eragina duela adierazi dute “Aurtengo aurrekontu hauek aurreko urteetakoaz bestelako ikuspegi batetik landuko ditugu”.
Joan den urtean aurrekontu itun batera iritsi zen alderdia PSE-EE eta EH Bildurekin batera baina osasun egoerak hala baldintzatuta, adostutako partida batzuk ezin izan direla osorik gauzatu azaldu dute. Hala, 2021eko aurrekontuei erabili ez zen partida hori gehitu diote.
2021eko aurrekontuak, iaz hitzartutako partida batzuen luzapena direla adierazi dute “akordio horiei jarraipena emanez.” Halaber, partida berriak sartu dituztela ere eman dute jakitera, hala nola, pandemiak eragindako ezohiko ondorioentzat 20.000 euro, %30eko gehikuntza gizarte larrialdietarako etxebizitzetarako eta haurtxoko berri bat martxan jartzeko.
Proposamen hau, “gainerako taldeekin akordioak lortzeko” asmoz aurkeztu dutela eta hiriaren proiektuak ez gelditzeko etorkizunerako proiekzioa duten aurrekontuak direla defendatu dute.