Hari laukote baten abenturak antzeztuko dituzte igandean Amaia Kultur Antzokian.

Kamara kontzertuaren, komedia satirikoaren eta garaiko erretratuaren arteko erdibidean dagoen espektakulua da ‘Maestrissimo’ lana. XVII eta XVIII. mendeetan bizi diren hari laukotearen abenturak antzeztuko ditu Yllana konpainiak.
Igande honetan, arratsaldeko 7tan taularatuko dute Amaia Kultur Antzokian. Sarrerak ohi moduan, Turismo Bulegoan, udalaren orrialdean edota bertako leihatilan ahalko dira eskuratu. Bi prezio ezarri dituzte: 15 euro prezio orokorra eta 9,5 euro langabetu, 14 urte baino gutxiago eta Gazte Txartela dutenentzat.