Janaria etxera eramateko edo jasotzeko eskaintzen duten establezimenduen zerrenda berraktibatu du udalak
Helburua taberna eta jatetxe horiei ikusgarritasun handiagoa ematea dela adierazi du udalak
Udalaren orrialdean berriz topa daiteke azaroan sortu zuten hiriko taberna eta jatetxe eskaintza atala. Zerrenda honen bidez, janaria etxera edo jasotzeko zerbitzua eskaintzen duten establezimenduak jaso nahi izan dituzte.
Hiri Bultzada Arloa hiriko establezimenduekin harremanetan jarri dela eman dute jakitera udaletik, zerrenda eguneratzea eta ikusgarritasun gehiago ematea dute helburu.
Zerbitzu honen parte izan nahi duten ostalariek, fgonzalez@irun.org helbide elektronikora idatzi beharko dute.