Adinekoen isolamendua prebenitzeko programa funtzionamenduan dago jada
"Adinekoei zuzendutako jarduera eta zerbitzuak aditzera ematea du helburu programak" azaldu du David Nuño Gizarte Ongizateko zinegotziak.
75 urtetik gorako pertsonei zuzendutako programa da. Aurten, bakarrik bizi diren 281 adineko gehiago daude hirian eta beraiek izango dute lehentasuna informazioa jasotzerako garaian. Lehenik, 158 pertsonekin jarriko dira harremanetan informazio gutun bat helaraziz, ondoren beste guztiekin.
“Adinekoei zuzendutako jarduera eta zerbitzuak aditzera ematea du helburu programak” azaldu du David Nuño Gizarte Ongizateko zinegotziak. Aurreko urteetan zerbitzu hau jaso nahi izan ez zutenei, berriz informazioa eskainiko zaie. Izan ere, Nuñok uste du “Pertsona horien egoera aldatu ahal izan dela”.
Giza Ongizateko langile bat beraiekin jarriko da harremanetan, behin informazio gutuna jaso dutelarik. Elkarrizketa pertsonala egingo zaie baina bisitarik jaso nahi ez duenak, 943505152 telefonora hots eginez jakinarazi ahalko du.
Programa isolamendu soziala prebenitzeko baliabide baliagarria dela esan du Nuñok eta udala duela urte askotatik gai hau zaintzen ari dela erantsi du.