Bidasoa ibilbidean trafiko mozketa egin du udalak
Errepideko seinaleztapena margotu behar dutela eta, Bitoriano Juaristi eta Axular kaleen arteko bidea itxita egongo da datozen egunotan.
Axular eta Bitoriano Juaristi kaleak lotzen dituen Bidasoa ibilbidearen errepide zatia itxi egin du Hondarribiko Udalak. Gaur moztu dute eremu horretako trafikoa, eta eguraldiaren arabera, hainbat egunez luzatuko dela adierazi dute. Izan ere, errepideko seinaleztapena berriz ere margotu behar dute eta beraz, dena prest egon arte ezingo da bertatik zirkulatu.