Herri Batzar telematikoa egingo du EH Bilduk larunbatean
Bi gai nagusi landuko dituzte: EH Bilduren kongresu prozesua azaldu eta honi hasiera eman eta udal aurrekontuetarako proposamenak azaldu eta ekarpenak jasoko dituzte.
Datorren larunbatean (hilak 30) EH Bilduko militanteek zita garrantzitsua izango dute. Izan ere, Irungo EH Bilduk Herri Batzar egingo du 10:30etik aurrera. Halere, egungo osasun egoera dela eta, «ardura bereziz jokatzea» erabaki du taldeak, eta hala, modu telematikoan jarraitu beharko dute herritarrek.
Bi gai nagusi landuko dituzte batzarrean: EH Bilduren kongresu prozesua azaldu eta honi hasiera emango diote (10 urte bete ditu taldeak eta etorkizunari begira jarriko dira) eta udal aurrekontuetarako proposamenak azaldu eta ekarpenak jasoko dituzte.
Batzarrean parte hartzeko helbide honetara idatzi beharko da