Luizia izan da Donostia kaleko mendi hegalean
Udalak jakinarazi duenez, egokitze lanak lehenbailehen has daitezen egoera aztertzen ari dira. Atzo bertan gertatu zen lur jausia.
Luizia gertatu zen atzo Donostia kaleko mendi hegaletik Santiago kalerantz, Hondarribiko Udalak ezagutarazi duenez. Bertan izan ziren Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotzia eta udal arkitektoa, «ingurua ikuskatzen eta beharrezkoak diren neurriak aztertzen».
Udal jabetzako lurrak dira luizian mugitutakoak. Hortaz, konponketa eta egokitze lanak ahalik eta azkarren has daitezen «urgentziaz enpresa bat kontratatzeko lanak hasi ditugu», azaldu zuen zinegotziak.
Egoerari erreparatuta Udaltzaingoak ingurua prezintatu du «inor hurbil ez dadin», bukatu zuen Carrionek.