Sei domina eskuratu ditu BATek Gipuzkoako Txapelketa Absolutuan
Pertikako saltoan heldu dira albiste onenak. Izan ere, BATeko hiru neskek lehen, bigarren eta hirugarren postua eskuratu dute, hau da, podiuma eurena izan da.
Bidasoa Atletiko Taldeko (BAT) kirolariek Gipuzkoako Txapelketa Absolutua jokatu dute asteburu honetan Donostiako (Gipuzkoa) Anoeta belodromoan, emaitza onekin gainera. Eskualdeko 51 atleta lehiatu dira, eta guztira, sei domina ekarri dituzte Bidasora.
Pertikako saltoan heldu dira albiste onenak. Izan ere, BATeko hiru neskek lehen, bigarren eta hirugarren postua eskuratu dute, hau da, podiuma eurena izan da.
Irune Muguruza eta Malen Orduña izan dira urrezko domina eskuratzen bakarrak. Muguruzak (400 metro leunetan) 57”69-ko markarekin eskuratu du domina, eta Malen Orduñak aldiz (pertikako saltoan), 3.67 metroko markarekin.
BATen asteburuko zilarrezko domina bakarra Paula Añorgak eskuratu du (pertikako saltoan), 3.37 metroko markarekin. Gainerako dominak brontzezkoak izan dira, honako kirolariek eskuratuta: Laia Olaskoagak 60 metro leunak 7.90 segundotan zeharkatu ditu; Malen De La Fuentek pertikako saltoan 3.22-ko marka egin du eta Ane Zabalak 1.500 metroak 4.43.44ean zeharkatu ditu, bere errekor pertsonal berria ezarriz.