Hildako bat eta bi positibo berri Irungo erresidentzietan
Gurutze Gorriaren adinekoen erresidentziako egoiliar bat hilda azken orduetan. Egun, 19 positibo aktibo daude Irungo erresidentzietan.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren atzo datuen arabera, Irungo Gurutze Gorriaren adinekoen erresidentziako egoiliar bat hil da COVID-19arekin azken orduetan. Egun, hamahiru positibo daude bertan.
Bestalde, Irungo Inmaculada zentroan bi kutsatze berri atzeman dituzte azken orduan. Azken bi hauekin, sei dira zentroan gaitza duten egoiliarrak.