Luizi bat medio itxita dago Kostako errepidea Amuterantz
Duela egun gutxi beste lur jausi bat egon zela jabetza pribatu batean ezagutarazi du udalak. Norabide bakarrean itxita dago errepidea.
Kostan izandako luizi baten ondorioz errepidea itxita dago Amuterako norabidean, Hondarribiko Udalak jakinarazi duenez. Hortaz, Kosta kaleko 1etik 25era aurrera bizi direnek aireportuko errepidea erabili beharko dute, eta ondoren Amutetik sartu beren etxebizitzetara iristeko.