III. Reich-era deportatutako hego euskal herritarren gaineko hitzaldia eskainiko dute Oiasson
Kepa Ordoki elkartearen 'Bidasoko deportatuak' erakusketaren harira, Etxahun Galparsoro historialari donostiarrak hitzaldia eskainiko du hilaren 29an, museoan bertan.
Kepa Ordoki elkartearen Bidasoko Deportatuak izeneko erakusketak Irunen egin duen geldialdiaren harira, Etxahun Galparsoro historialariak III. Reich-era deportatutako hego euskal herritarren gaineko hitzaldia eskainiko du datorren ostiralean (hilak 29). Solasaldia Oiasso Erromatar Museoan izango da, 19:00etan.
Bilbao en Mauthause liburua idatzi du Galparsorok. Honetan, Marcelino Bilbao osabaren nondik norakoak azaldu ditu; Mauthausen kontzentrazio esparruko 4.628 zenbakidun presoa izan zen osaba. Gaur egun, deportazioan sakondu eta III. Reich-era deportatutako hego euskal herritarrei buruzko doktorego tesia prestatzen ari da historialari donostiarra.