Eremu gorrian sartu da Irun
Hiriaren konfinamendua eta ostalaritzaren itxiera astelehenean agindu dezake Jaurlaritzak, eta asteartetik izango litzateke indarrean.
Irunek COVID-19aren goreneko larrialdi egoera mugatzen duen 500eko tasa gainditu du: atzoko datuak kontuan hartuta, 524koa da hiriaren 100.000 biztanleko tasa. Hondarribian ere gorantz doa etenik gabe tasa hori.
Beraz, eta Irunek astelehenean zonalde gorrian jarraitzen badu, Jaurlaritzak hiriko ostalaritza ixteko agindua emango du, eta udalerria ezin izango dute utzi bertakoek (ezarritako baldintzak betetzen ez badituzte), eta kanpokoek ezi izango dute sartu. Gainera, kirolarekin lotutako hainbat murriztapen ezarriko dira. Asteartean jarriko lirateke indarrean debeku horiek.
Atzo, Irunen koronabirusagatik 24 kutsatu gehiago atzeman zituzten atzo, eta zortzi Hondarribian. Beraz, atzoko datu horiek kontuan hartuta, honakoak dira bi herrietako 100.000 biztanleko tasak:
- Irun: 524,85 (igandean 388,65).
- Hondarribia: 382,71 (igandean 300,28).
- Gipuzkoa: 441,25 (igandean 376,98).
Osasun Sailak eguneroko txostena zabaldu du gaur, datu horiekin eta beste askorekin. Hemen sakatu eta PDFa jaisteko aukera dago.