Irun eta Hondarribia, biztanle gehien irabazi duten hamar udalerrien artean
Eustatek kaleratutako datuen arabera, biztanle gehien duten Gipuzkoako hamar udalerriak dira 2020an gorakada altuena izan dutenak.
2020. urteko biztanleriaren datuak plazaratu berri ditu Eustatek. Horien arabera, Gipuzkoan biztanle gehien dituzten udalerriak dira biztanleriaren gorakada altuena izan dutenak. Donostia zerrendaburua izan arren, Irunek betetzen du bigarren postua, eta Hondarribiak bederatzigarrena. Hori horrela, 509 eta 53 biztanle gehiago dituzte bi hiriek, hurrenez hurren. Denera, 3.545 lagun gehiago bizi dira Gipuzkoan 2020tik.