Aizarnazabalgo hilketa matxista gogor gaitzetsi du M8 Asanblada Feministak
«Aintzane Pujanaren bizitzarekin amaitu duen ekintza doilor eta nazkagarriarekiko gure errefusik sakonena» adierazi du M8 Asanblada Feminista Bidasoak.
2018tik 2019ra bitartean indarkeria matxista kasuak hazi ziren Hondarribian, sexu erasoak bereziki. Aizarnazabalgo hilketa matxistaren aurrean erabat gaitzespena adierazi nahi izan du M8 Asanblada Feminista Bidasoak. «Aintzane Pujanaren bizitzarekin amaitu duen ekintza doilor eta nazkagarriarekiko gure errefusik sakonena adierazi nahi dugu. Espero dugu legearen zama guztia gainera erortzea eta egindakoagatik ordaintzea», esan dute amorruz. Biktimaren familiari babesa, elkartasuna eta doluminak helarazi dizkiote asanbladatik.

