Muliate eta Patximoskeneako «irregulartasunak» aztertuko dituzte Hirigintza teknikariek
Gobernu taldeak esan duenez, teknikariek irregulartasunak izan dien edo ez egiaztatuko dute, eta hala badagokio, «legez aurreikusitako neurriak hartuko dira».
Abotsanitzen udal taldeak joan den astean ezagutaraziko «legez kanpoko» duplexen salaketari gaur erantzun dio EAJren gobernu taldeak. Muliaten eta Patximoskeneako hainbat promozio pribatuetan emandako «irregulartasunen» jakinarazpena aztertuko dutela Hirigintza teknikariek azaldu du udal gobernuak, «jakinarazpen bat jasotzen den bakoitzean egin bezala». Hortaz, haiek egiaztatuko dute legez kanpoko jokabiderik eman den edo ez, eta hala badagokio, «legez aurreikusitako neurriak hartuko dira».
Azkenik, herritarrek egindako salaketekin jarraitutako prozedura bera dela erantsi du gobernu jeltzaleak, «eta hala izaten jarraituko du».