Irungo kaleak hartuko dituzte pentsiodunek astelehenean
Manifestazioa egingo du Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak Irungo kaleetan barrena. 12:00etan abiatuko dira, San Juan plazatik.
Manifestazio baten irudia, Irunen. Hileko azken astelehen guztietan bezalaxe, datorrenean (hilak 25) ere manifestazioa egingo dute Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduko kideek. San Juan plazatik abiatuko dira 12:00etan, Kolon, Luis Mariano eta Aldapeta zeharkatu ostean, berriro udaletxe parean biltzeko.
Azken mobilizazioetan bezalaxe, segurtasun neurri zorrotzak hartuko beharko direla gogoratu dute mugimendutik.

