Sarrionandiaren olerkiak eta dantza uztartuko ditu 'Hnuy Illa' ikuskizunak
Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean, emanaldi berritua taularatuko dute Kukai Dantza eta Tanttaka Teatroa konpainiek larunbatean, Itsas Etxean.
Hnuy Illa emanaldi berritua taularatuko dute Kukai Dantza konpainiak eta Tanttaka Teatroak larunbatean (hilak 23) Itsas Etxea auditoriumean, 19:00etan. Joseba Sarrionandiaren olerkiak ardatz hartuta, ikuskizun berezia berriz ere antolatzea erabaki dute Mireia Gabilondo zuzendariak eta Jon Maya koreografoak.
Gaurkotutako ikuskizuna izango da larunbatekoa. Izan ere, 2008an estreinatu zuten lehen aldiz onra. Orain, ordea, Sarrionandiak 1995. urtean Hnuy illa nyha majah yahoo izenburupean argitaratutako olerki sortaren 25. urteurrena betetzen dela-eta liburua berrargitaratu eta ikuskizuna gaurkotzea erabaki dute. Sarrionandiak 1985 eta 1995 urte artean idatzitako poemak biltzen ditu argitalpenak.
Sarrionandiaren poesia musika bihurtzeko garaian, bestalde, Mikel Laboa maisu izan zela nabarmendu dute obraren sortzaileek. Eta Laboarekin batera, lagun banaezina: Iñaki Salvador. Bien musika izango da soinu bandaren ardatza, Ruper Ordorikaren eta Maria Berasarteren kolaborazioekin batera.
Sarrerak 12 euroan jarri ditu salgai Hondarribiko Udalak Arma Plaza informazio gunean eta ondoko atari digitalean. Informazio gehiagorako hemen sartu.