Udala eta Eusko Jaurlaritza hezkuntzari buruz hitz egiteko elkartu dira
Coronabirusak hezkuntzan eragindako beharrei buruz hitz egin du udalak Jokin Bildarraitz Hezkuntza sailburuarekin.
Gaur goizean bildu dira udaleko bi ordezkari, alkatea eta Santi Jimenez Hezkuntza eta Gazteriako ordezkaria, Hezkuntza sailburua den Jokin Bildarraitzekin.
Xehetasun askorik gabe, udaletik jakinarazi dute “hezkuntzaz hitz egiteko bildu” direla, eta azaldu dute bilera, “egungo egoera eta hiriarekin lotutako hainbat gai” aztertzeko baliatu dutela.
Coronabirusak hezkuntza arloan eragin dituen ondorioak nabarmendu nahi izan dituzte udal ordezkariek. Udalak, Eskola komunitateak sortutako beharrei aurre egiteko duen premiari buruz kezka adierazi du.